
martes, 22 de mayo de 2012
# Musika airean. Bizitzari.
Sastadak eta korapiloak Harian egiten diren korapiloak. Hori da bizitza. Korapiloak askatu nahian egindako sastadak, zauriak. Eta bakoitzak bere korapiloa du. Berak bakarrik askatu beharrekoa. Bizitza osoa igarotzen dugu korapilo hori askatu nahian, horretan galtzen dugu bizitza, eta heltzen da une bat zeinean konturzaten garen agian ez zuela merezi hainbesteko ahalegina egitea korapilo hori askatzen. Artaziak hartu eta moztu genezakeela. Bainza hain da zaila haria mozteko erabakia hartzea... agian korapiloa askatu nahian ibiltze horrek ematen dio-eta zentzua geure bizitzari.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario