maitatu eta maitatua izan,
dena neurtu gabe emanaz,
dena eskatu gabe hartuz.
Bakea amestu munduan,
nire herrian, neure baitan,
eta nork daki horietatik
zein den zailago lortzen.
Amets egin:
bakanduz eta zurituz doazkidan ileek
ez daitezela oztopo izan
nire buruak eta bihotzak gazterik jarrai daitezen,
eta menturan arriska daitezen,
ume jarrai eta jolaserako gai izan daitezen.
ametsetan jarraitzea.
Justizia amestu,
berdintasuna amestu
eta nahiago nuke horiek gehiago
amestu behar ez banitu.
Neure seme-alabak
haziak,osasuntsuak, dohatsu amestu,
beren hegoez hegan doazela,
inoiz habia ahaztu gabe.
Amets bat dut, amets egin:
izango dudala indarra nahi izatea eta kemena,
neure ametsei gauzatzen laguntzeko,
mereziko ez nituzkeen
mirariak eskatu ordez.
Amets egin:
azkenera iristean
esan ahal izango dudal,
amets eginez bizi izan nintzela,
eta nire bizitza
amets amestu bat izan zela
betiereko gau luze eta baketsuan...
No hay comentarios:
Publicar un comentario